Itxi

Osasuna

Hauteskunde prozesua

Lafonek eskatutako kautelazko neurriak atzera bota ditu epaileak

eitb.eus

Juan Ramon Lafonek Osasunaren Hauteskunde Batzordeak hartutako erabakia ez onartzea eskatu zuen epaitegietan, Sabalzaren hautagaitzaz aparte berea ere aintzat har zedin.

  • Juan Ramon Lafon / EITB.

    Juan Ramon Lafon / EITB.

Iruñeko Lehen Instantziako 2. Epaitegiak ez ditu onartu Juan Ramon Lafonek eskatutako kautelazko neurriak, Hauteskunde Batzordearen erabakia geldiarazteko helburuarekin Osasunaren aurka aurkeztu zuen helegitean.

Luis Sabalzaren hautagaitza bakarrik onartzeko erabakia ezeztatzea nahi zuen Lafonek, "hauteskunde egutegian aurreikusitako epeekin aurrera jarraitzeko eta hauteskundeak deitzeko bera ere hautagai bezala onartuta".

Epailearen ebazpenaren arabera, Lafonen hautagaitzak "Espainiako Bankuan erregistratuta ez dagoen" entitate batek jaulkitako dokumentu bat aurkeztu zuen. Entitate horrek, gainera, "ez zuen esan aurre-abala abal bihurtuko zenik automatikoki", eta gainera, abalaren epea "2017ko azaroaren 20an amaitu zen".