Osasuna
Lehiaketa Batzordea
Osasuna 'ez dago ados baina errespetatu egiten du' Nasticen aurka jokatu beharra
Erredakzioa
Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak atzera bota du Osasunak aurkeztu zuen helegitea, Nasticen aurkako partida irabazitzat ematea eskatzen zuena.
-
Sadar zelaia, elurtuta abenduaren 1ean. Argazkia: EiTB
2017-2018. denboraldiko 123 ligako 17. jardunaldiko Osasuna-Nastic partida bertan behera geratu zen elurragatik abenduaren 1ean, eta Osasunak helegitea aurkeztu zuen norgehiagoka irabazitzat ematea eskatuz. Asteazkenean, ordea, Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak atzera bota zuen helegitea, eta talde gorritxoak jokatu egin beharko du Gimnastic Tarragona taldearen aurkako partida.
Nastic ez zela agertu salatu zuen Nafarroako Klubak. Osasunaren ustez, Kataluniako taldeak hautsi egin zuen Federazioaren 5 zirkularreko 17. xedapenean jasotako araua (horren arabera, talde bisitariak partida hartu behar duen hirian geratzen saiatu behar du), eta horregatik eskatu zuen partida irabazitzat ematea.
Hala ere, Lehiaketa Batzordeak atzera bota du Osasunaren helegitea, honakoa argudiatuta: "Partida jokatzeko beste data bat ez denez egon, ez dago frogatzerik Gimnastic Tarragona taldea ez zela agertu".
Osasunak esan du ez dagoela ados Lehiaketa Batzordearen erabakiarekin, baina errespetatu egiten duela. Dena den, Osasunak helegitea jarriko du Apelazio Batzordean.