Osasuna
2-3
Osasunak porrota jaso du Alcorconen aurka, azken minutuan jasotako gol baten ondorioz
Erredakzioa
Burgos jokalariak partidako 93. minutuan sartutako golak eragin du talde gorritxoaren porrota (2-3).
-
Osasuna-Alcorcon (2-3). Argazkia: @CAOsasuna
Osasunak 2-3 galdu du Alcorconen aurka Sadarren, azken minutuan talde bisitariak sartu duen gol baten ondorioz. Porrot honen ostean, talde gorritxoak playoff postuetan jarraitzen du, 25 puntu dituelarik.
Fran Meridak sartu du 1-0ekoa Osasunarentzat neurketako 41. minutuan, baina bigarren zatiko 57. minutuan Alvaro Gimenzek neurketa berdindu du (1-1). Fran Meridak berriro aurretik jarri du Osasuna (2-1), 66. minutuan. Pozak, ordea, ez dio asko iraun talde gorritxoari Sangallik binakoa (2-2) sartu baitu 71. minutuan. Ematen zuen partida berdinduta amaituko dela, baina Esteban Burgosek garaipenaren gola sartu du (2-3) Alcorconentzat, 93. minutuan.
Fitxa teknikoa:
2 - Osasuna: Sergio Herrera (Manu Herera, m. 61); Sebas Coris, Oier, Aridane, Clerc; Roberto Torres (De las Cuevas, m.83), Lucas Torro, Fran Merida; Quique, Xisco, David Rodriguez (Mateo, m.8).
3 - Alcorcon: Casto; Laure, Hugo Alvarez (Burgos, m.76), David Fernandez, Soriano; Sangalli, Toribio, Errasti (Pereira, m.43), Alvaro Peña (Kadir, m.70); Dorca; Alvaro Gimenez.
Golak: 1-0, m.41: Fran Merida. 1-1, m. 57: Alvaro Gimenez. 2-1, m. 66: Fran Merida. 2-2, m. 71: Sangalli. 2-3, m. 93: Burgos.
Epailea: Valdes Aller.