Osasuna
2-1
Osasunak Granadari irabazi eta azken postua utzi du
Erredakzioa
Sadarren Lehen Mailan jokatu duen azken partida 2-1 irabazi du talde gorritxoak eta Andaluziako taldea gainditu du sailkapenean. Stevenek sartu du 1-0ekoa, Ramosek banakoa (1-1) eta Kodrok 2-1ekoa.
-
Steven eta Kodro, Osasunak Granadari sartutako lehen gola ospatzen. Argazkia: EFE
Osasunak 2-1 irabazi dio Granadari eta Sadarren Lehen Mailan jokatu duen azken partidan zaleei poza eman die. Gainera, gorritxoek LaLigako azken postua utzi dute, sailkapenean Andaluziako taldea gaindituta.
Nafarroako taldeak gogotsu ekin dio norgehiagokari eta lehen abaguneak izan ditu Roberto Torresen falta jaurtiketa baten bitartez eta Kenan Kodrok Ochoa atezainaren aurrean barkatu duen aukera baten bidez. Lehiako 24. minutuan, ordea, John Stevenek ez du barkatu eta 1-0ekoa sartu du. Ondoren, Granadaren erantzuna etorri da, baina Sirigu atezainak andaluziarren gola eragotzi du. Atsedenaldira iritsi orduko Adrian Ramosek banakoa (1-1) sartu du Granadarentzat.
Bigarren zatian bi taldeek izan dituzte gola sartzeko abaguneak, baina neurketa ez da azken hamabost minutuetara arte erabaki. 75. minutuan Kenan Kodrok 2-1ekoa sartu du area barruan ezkerrez jaurtiketa gurutzatua eginda. Azken txanpan, kanpoko taldeak berdinketa lortzeko aukera izan du, baina Osasunari ez dio garaipenak ihes egin.
Fictxa teknikoa:
2 - Osasuna: Sirigu; Aitor Buñuel (Clerc, m.68), Oier, Vujadinovic, Steven (Unai Garcia, m.79), Alex Berenguer; Raoul Loe, Roberto Torres, Causic (Olavide, m.68); Kenan eta Sergio Leon.
1 - Granada: Ochoa; Vezo, Lomban, Ingason, Foulquier; Krhin, Hongla (Uche, m.83), Angban; Boga (Aly Mallé, m.64), Adrian Ramos eta Andreas Pereira (Entrena, m.81).
Golak: 1-0, m.24: Steven. 1-1, m.24: Adrian Ramos. 2-1, m.75: Kenan.
Epailea: Vicandi Garrido.