Osasuna
Larunbatean, 18:30ean
Maila galdu duten bi talde, aurrez aurre, Sadarren
Agentziak | Erredakzioa
Puntu bateko aldea dago Osasunaren eta Granadaren artean. Biek Liga azken postuan amaitzea saihestu nahi dute.
-
Joaneko partidaren irudia. Argazkia: Efe.
Sadarrek agur esango dio Lehen Mailari Osasunaren eta Granadaren arteko partida batekin, orain hiru urte bezala. Biek Liga azken postuan amaitzea saihestu nahi dute.
Puntu bakarreko aldea dago bi taldeen artean. Larunbateko partidaz gain, beste neurketa bat geratzen zaie jokatzeko, azken jardunaldikoa. Osasunak Sanchez Pizjuanen jokatuko du, eta Granadak, berriz, etxean, Espanyolen aurka.
Ondorioz, norgehiagokak ez dauka aparteko garrantzirik, taldeek euren sailkapenaren arabera jasoko duten dirua kendura. Partida berezia izango da nafarrentzat etxean jokatuko duten azkena delako. Norgehiagoka bakarra irabazi dute gorritxoek etxean denboraldi osoan.
Agurren partida izango da: Lehen Mailari agur esango diote nafarrek aurreko denboraldian igoera lortu ostean, Petar Vasiljevicek ere agur esango dio entrenatzaile karguari, eta jokalari batzuentzat ere azken partida izango da Osasunako kamisetarekin. Pedro Leon da horietako bat, Betisera joango dela konfirmatuta baitago.
Ustezko hamaikakoak
Osasuna: Sirigu; Aitor Buñuel edo Alex Berenguer, Oier, Steven, Vujadinovic, Clerc; Raoul Loé, Causic, Roberto Torres; Sergio León, Kenan.
Granada: Ochoa; Vezo, Hongla, Ingason, Foulquier; Angban, Krhin, Uche; Andreas Pereira, Entrena, Adrián Ramos.
Epailea: Vicandi Garrido (EAEko batzordekoa).
Estadioa: El Sadar.
Ordua: 18.30