Osasuna
Sadarren
Zigor handiegia hartu du Osasunak (1-2)
Agentziak | Erredakzioa
Gorritxoek galdu egin dute etxean Espanyolen aurka, punturen bat ateratzeko aukerak eta merituak egin dituzten arren.
-
Nafarrek ez dituzte izandako aukerak aprobetxatu. Argazkia: Efe.
Espanyolek denboraldiko lehen garaipena lortu du Sadarren Osasuna 1 eta 2 menderatuta. Partida irekia jokatu dute bi taldeek, baina nafarrei kosta egiten ari zaie Lehen Mailari erritmoa hartzea, eta denboraldiko hirugarren porrota hartu dute.
Bartzelonako taldea aurretik jarri da lehen zatiaren amaieran, Leo Baptistao brasildarrak egindako golari esker. Osasunak partida berdindu du bigarren zatian, Sergio Leonen bidez, baina kataluniarrek hiru puntuak eraman dituzte azkenean, Gerard Morenoren golari esker.
Lehen zatian, bi taldeek izan dituzte aukerak, baina Osasunak aukera gehiago eta argiagoak izan ditu. Hala ere, Espanyolek egin du gola, nafarrek atzean egindako huts bat aprobetxatuz. Leo Baptistao izan da golegilea.
Atsedenaldiaren ostean, Enrique Martinen jokalariak berdinketaren bila atera dira, eta Sergio Leonek eta Oriol Rierak aukera argiak izan dituzte.
Iruindarren lanak saria izan du 67. minutuan, Sergio Leonek egindako golarekin. 1-1ekoa ezarri du jokalari gorritxoak markagailuan.
Espanyolek, baina, ez du amore eman, eta bigarren gola egin du, bost minutu geroago. Gerard Morenok amaiera bikaina eman dio taldeak egindako kontraerasoari (1-2).
Fitxa teknikoa
1 - Osasuna: Mario; Tano (Kenan Kodro, 89. min), David García, Unai García, Fuentes; Imanol García (Oriol Riera, 46. min); Jaime, Roberto Torres, Oier, Alex Berenguer (Olavide, 53. min); eta Sergio León.
2 - Espanyol: Diego López; Javi López, David López, Óscar Duarte, Víctor Sánchez; Diop, Javi Fuego; Reyes (Marc Roca, 63. min), Gerard Moreno, Hernán Pérez (Diego Reyes, 88. min); eta Leo Baptistao (Álvaro Vázquez, 66. min).
Golak: 0-1, 42. min: Leo Baptistao. 1-1, 67. min: Sergio León. 1-2, 72. min: Gerard.
2. min: Gerard.