Itxi

Osasuna

2-1

Osasunak porrota jaso du Numantziaren aurka

Erredakzioa

Gorritxoek 2-1 galdu dute Almazanen jokatutako denboraldiaurreko partida. Alvarezek eta Mateuk sartu dituzte soriarren golak eta Nino izan da Osasunako golegilea.

  • Numantzia-Osasuna. Argazkia: CA Osasuna

    Numantzia-Osasuna partidako irudia Alamazaneko Arboleda zelaian. Argazkia: CA Osasuna

Osasunak 2-1 galdu du asteazken honetan Numantziaren aurka Almazanen (Sorian) jokatu duen denboraldiaurreko partida. Gorritxoak hamaikako honekin zelairatu dira: Juan Perez, J. Flaño, Tano, David Garcia, Oier, Nino, Causic, Unai Garcia, Berenguer, Olavide eta Imanol Garcia.

Numantziak azkar hartu du aurrea markagailuan; 19. minutuan Unai Garciak penaltia egin dio Nachori eta Julio Alavarezek 1-0ekoa egin du penalti puntutik. Gola hartu ostean Ninok partida berdintzeko abagune ona izan du, baina ez da gola sartzeko gai izan. Osasunak barkatu ostean Soriako taldeak 2-0ekoa egin du Mateuren bitartez, 29. minutuan. Lehen zatiko azken minutuetan Ninok berdinketa lortzeko beste aukera bat izan, baina oraingoan ere ez du asmatu.

Bigarren zatiaren hasieran Merida, Fausto, Jaime Romero, De las Cuevas eta Galarza sartu dira Tano, Causic, Berenguer, Olavide eta Imanol Garciaren ordez. Lehen minutuetan bizi jokatu du Osasunak eta 56. minutuan, aldeak murriztea lortu du Ninok sartutako golari esker (2-1). Ondoren, Enrique Martin Monreal entrenatzaileak Oier, Javier Flaño eta Nino kendu ditu berdegunetik Jaime de Dios, Hualde eta Urko Vera zelairatzeko. 79. minutuan John Steven zelairatu da Unai Garciaren ordez. Azken txanpan Numantziak kontraersoan arazoak sortu dizkio Osasunari. Gorritxoek partida berdintzeko abagunea izan dute Urko Veraren bitartez, baina bi taldeetako batek ere ez du gol gehiago sartzea lortu eta Numantziak eraman du garaipena (2-1).

araipena (2-1).