Osasuna
Bi urterako
Osasuna: Fernando Soriano, aurreneko fitxaketa
Erredakzioa
Almeriatik dator eta bere etete klausula bost milioi eurokoa izango da.
Fernando Soriano da Osasunako fitxaketa berria. Almeriatik dator eta bi urteko kontratua sinatu du (beste baterako aukera dago jokatuko dituen partiden arabera). Bere etete klausula bost milioi eurokoa izango da.
30 urte ditu, Zaragozako da eta hurrengo egunetan aurkezpena izango da bere talde berriarekin, Osasunarekin. 1,89 metroko altuera dauka eta 81 kiloko pisua. Recreativon, Zaragozan eta Almerian aritu da.