Osasuna
Denboraldi berria prestatzen
Osasunak jarraitzea eskaini die Nauzeti, De Las Cuevasi eta J. Flañori
Erredakzioa
Klub gorritxoak kontratua berritzeko eskaintza egin die Nauzet atezainari, Miguel De las Cuevas erdilariari eta Javier Flaño defentsari. Maikel Mesak eta Manu Sanchezek ez dute jarraituko.
-
Nauzet. Argazkia: EFE
Osasuna hasi da 2016-2017. denboraldia prestatzen, Lehen Mailan emago duen denboraldia, eta altak eta bajak emateko garaia iritsi zaio klub gorritxoari. Helburua da igoera lortu duten jokalari gehienek jarraitzea.
Nauzet atezainak, Miguel De las Cuevas erdilariak eta Javier Flaño defentsak kontratua berritzeko eskaintza jaso dute. Jose Garciak ere jarraitzeko eskaintza du mahaigainean. Maikel Mesa, Manuel Sanchez, Matej Pucko eta Luis Martins jokalariek ez dute taldean jarraituko.