Itxi

Osasuna

Igoerako playoffa

Osasunak partida bakar batera du igoera, Gironari irabazi ostean (2-1)

Agentziak | Erredakzioa

Gorritxoak garaile izan dira El Sadarren, Kenan Kodrok eta Maikel Mesak egindako golei esker. Kataluniarren gola Kiko Olivasek egin du. Itzulerako neurketa larunbatean okatuko dute, 19:00ean, Gironan.

  • Osasunako jokalariak, Kodroren gola ospatzen. Argazkia: EiTB.

    Osasunako jokalariak, Kodroren gola ospatzen. Argazkia: EiTB.

Osasunak lehen urratsa eman du datorren denboraldian berriro Lehen Mailan jokatzeko. Gorritxoek 2-1 irabazi diote Gironari Sadarren jokatutako joaneko partidan, baina kataluniarren golak kanporaketa erabaki gabe utzi du larunbatera begira.

Iruindarrek 6. Minutuan egin dute lehen gola, Kenan Kodrori esker. Bigarren zatian, Gironak banakoa egin du (Kiko Olivasek, 73. minutuan) eta, orduan, nafarrek erasora jo dute berriro kataluniarren atea bigarrenez zulatzeko asmoz. Maikel Mesak gauzatu du helburua, 78. minutuan.

Ondorioz, Martin Monrealen taldea aurretik da Montilivin jokatuko den itzulerako norgehiagokari begira, baina kontuan izan behar da Gironak markagailu hori iraultzea lortu zuela Kordobaren aurka aurretik jokatutako kanporaketan.

Lehen zatia irekia izan da. Lehen minutuetan Osasuna izan da nagusi, 6. minutuan egindako golari esker, baina ordu laurdena bete eta gero Gironak izan du partidaren kontrola.

Olivasen berdinketa eta Mesaren gola

Nafarrek ondo hasi dute bigarren zatia eta bigarrena egiteko aukerak izan dituzte. Gironaren gola korner baten ondorioz iritsi da eta Kiko Olivasek egin du (73. min).

Berdinketaren ostean, gorritxoek erasoari ekin diote bigarren golaren bila, eta ez dute asko itxaron behar izan, Maikel Mesak egin baitu bost minutu geroago.

Emaitzak erabaki gabe utzi du kanporaketa. Itzulerako partida, larunbatean, 19:00etan, Gironan.

Fitxa teknikoa:

2 - Osasuna: Nauzet; Oier, Tano, Miguel Flaño, David García, Javier Flaño; Manuel, Merino, Roberto Torres (Pucko, 80. min), De las Cuevas (Maikel Mesa, 64. min); eta Kenan Kodro (Nino, 46. min).

1 - Girona: Isaac Becerra; Kiko Olivas, Alcalá, Lejeune; Maffeo, Granell, Pere Pons, Borja García (Richy, 92. min), Clerc; Cristian (Sobrino, 53. min) eta Mata (Rubén Alcáraz, 81. min).

Golak: 1-0, 6. min: Kenan Kodro. 1-1, 73. min: Kiko Olivas. 2-1, 78. min: Maikel Mesa.

 

 

 


t="utf-8">