Itxi

Osasuna

Sadarren

Osasunak garaipen erosoa lortu du Llagosteraren aurka (3-0)

Agentziak | Erredakzioa

Ninok atsedenaldiaren atarian, Alex Berenguerrek eta Maikel Mesak egin dituzte gorritxoen golak.

  • Gorritxoak hirugarren dira sailkapenean. Argazkia: EiTB.

    Gorritxoak hirugarren dira sailkapenean. Argazkia: EiTB.

Osasuna Adelante Ligako hirugarren postuan da, igoeratik puntu batera, Llagosterari 3 eta 0 irabazi ostean. Ninok, Alex Berenguerrek eta Maikel Mesak egin dituzte neurketako golak, nafarrek Sadarren izan duten bolada txarra eteteko.

Gorritxoek ondo baino hobeto aprobetxatu dute Llagosterak etxetik kanpo izaten duen ahulezia, eta garaipena batekin hasi dute Ligako bigarren itzulia.

Kataluniarrek neurketa hobeto hasi duten arren, Osasunak kontrolpean izan dute lehen zatia, eta gola luzapenean sartu dute, aurretik aukera argiak izan ostean.

Beste bi golak bigarren zatian iritsi dira. 78. minutuan, Alex Berenguerrek bigarren gola egin du kontraeraso baten ondorioz, eta luzapenean, Maikel Mesak 3 eta 0ekoa jarri du markagailuan, Oierrek eta Berenguerrek gidatutako beste kontraeraso batean.

 

Fitxa teknikoa:

3 - Osasuna: Nauzet; Oier, Miguel Flaño, David García, Unai García, Javier Flaño; Roberto Torres, Merino, Olavide (Maikel Mesa, 63. min); Kenan Kodro (Martins, 79. min) eta Nino (Alex Berenguer, 76. min).

0 - Llagostera: René; Masó, Fran Cruz, Jorge (Pitu, 76. min), Samu (Emilio, 56. min); Escassi, Tébar, Juanjo; Edu Oriol (Imaz, 61. min), Ríos; eta Benja.

Golak: 1-0, 47. min: Nino. 2-0, 78. min: Alex Berenguer. 3-0, 91. min: Maikel Mesa.