Itxi

Osasuna

Prentsa-aretoa

Sergio (Osasuna): "Beheko taldeek ez irabazteak asko laguntzen du"

Asier Legarda

Taxoare

Erdiko atzelari asturiarrak mailari eusteko 43 puntu beharko direla uste du, dena dela.

Sergio Fernandez hedabideen aurrean agertu da gaur Taxoaren, eta nahiz eta azken lau partidetan garaipen bakarra lortu ez, Osasunaren inguruan sumatzen den giro ona izan du hizpide gorritxoen atzelariak: "Beheko taldeek partidarik ez irabazteak asko laguntzen du, baina puntuak batzen jarraitu beharra dugu, nire eskarmentuarekin argi baitaukat lehenago edo geroago beheko taldeak puntuak batzen hasiko direla. Estutasunik ez igarotzeko 42 edo 43 puntu lehenbailehen batzea komeni zaigu", esan du erdiko atzelariak.

Asturiarraren ustez datorren astelehenean Vicente Calderonen jokatu beharreko partidan ere batu ditzake puntuak Osasunak: "Noski Calderonen puntuak batu ditzakegula, iragan sasoian ondo jokatu eta irabazi egin genuen han", gogoratu du Sergiok, astelehenetan jokatzearen inguruan txantxarik ere egin duelarik: "hamar urte gqaztetu naiz bapatean, ni futbolean hasi nintzenean ere Antena3ek partidak ematen baizituen astelehenetan".