Osasuna
1-1
Osasunak berdinketarekin ekin dio urteari
Agentziak | Erredakzioa
Talde gorritxoak bana (1-1) berdindu du Nasticen aurka, Sadarren. Marcos de la Espadak egin du du 0-1ekoa eta berdinketaren gola bere atean sartu du talde katalanak.
-
Osasuna-Nastic. Argazkia: EiTB
Osasunak eta Nasticek bana (1-1) berdindu dute Sadarren. 2016. urteko lehen partidan puntu bana eskuratu du talde bakoitzak. Gorritxoek aurkariak baino hobeto jokatu dute, baina ez dira ate aurrean fin ibili.
Nasticek argi izan du bere jokoa zein zen; defentsan sendo egon eta abaguneak baliatu. Kataluniako taldeak bikain bete du bere plana. Osasuna izan da baloiaren jabe, baina lehen zatia golik gabe bukatu da (0-0).
Bigarren zatiaren hasieran maldan gora jarri zaio norgehiagoka Osasunari. Marcos de la Espadak 0-1ekoa sartu du, penaltiz, 53. minutuan. Gauzak zail jarri zaizkio Nafarroako taldeari, baina erasora jo dute, eta saria 62. minutuan iritsi zaie. Pablo Marik bere atean sartu du gola eta Osasunak lehia berdintzea lortu du (1-1). Amaierako minutuetan, Osasunak bigarren gola sartzeko abaguneak izan ditu, baina ez dute aurkariaren ate aurrean asmatu eta puntu banarekin konformatu behar izan dira.
Fitxa teknikoa:
1 - Osasuna: Nauzet; Oier, Miguel Flaño, David García, Unai Garcia, Javier Flaño (Alex Berenguer, 86. min); Roberto Torres, Merino, Jose Garcia (Olavide, 60. min); Kenan Kodro (Alex Sanchez, 58. min) eta Nino.
1 - Nastic: Reina; Jordi C, Bouzon, Xavi Molina, Pablo Mari, Mossa; Assoubre, Rocha (Tejera, 71. min), Fali, Palanca (Naranjo, 66. min); eta De la Espada (Lobato, 81. min).
Golak: 0-1, 53. min: De la Espada, penaltiz. 1-1, 62. min: Pablo Mari, bere ateana.
Epailea: Lopez Amaya.
g> Lopez Amaya.