Itxi

Osasuna

Getaferen aurka igandean

Pandiani (Osasuna): "Gola iritsiko da, lehenago edo geroago"

Asier Legarda

Taxoare

Getafe mendean hartu eta lehenbailehen 43 puntu batzea nahi du aurrelari uruguaitarrak.

Denboraldiko lehen zortzi partidetan bost gol egin zituen Walter Pandianik, baina hurrengo hamasei jardunaldietan bi gol besterik ez ditu egin. Hala eta guztiz ere, Pandiani lasai dago: "Gola egiteak ez dit lo egitea galarazten, neure buruari ez diot presiorik sartzen horregatik. Horretarako ari naiz lanean, lasai nago eta badakit lehenago edo geroago gola iritsiko dela", esan du uruguaitarrak horren inguruan.

Pandianiren ustez taldeak partidak irabaztea da garrantzitsuena: "Getafe mendean hartzeko gogoz gaude, han partida ikusgarria jokatu genuen baina galdu egin genuen azkenean. Orain guk baino bi puntu gehiago ditu Getafek, ez da erraza izango, baina irabaziz gero aurre hartuko diegu sailkapenean, etxean jokatu behar dugu, taldea ondo dago eta jendea gogotsu da. Lehendabiziko helburua 43 puntu batzea da eta lehenbailehen lortzen badugu beste helburu batzuk ere jarri ahal izango ditugu", ziurtatu du aurrelari gorritxoak.