Itxi

Osasuna

Hamaikakora itzul daiteke

Puñal (Osasuna): "Atsedenek ez dute inoiz graziarik egiten"

Asier Legarda

Tajxoare

Gorritxoen kapitaina hamaikakora itzuli daiteke iragan jardunaldian atseden hartu ostean.

Datorren igandean getaferi aurre egiteko hasieratik jarriko duen hamaikakoaren inguruko arrastorik eman gabe jarraitzen du Jose Antonio Camachok, baina itxura guztien arabera Patxi Puñal hasierako hamaikakora itzuliko da iragan asteburuan atseden hartu ostean, Camachok ez baizuen Xixonen jokatu beharreko partidarako deialdian ere sartu.

"Atseden hauek ez diote inoiz graziarik egiten jokalariari. Futbolaria berekoia da eta beti jokatu nahi izaten du. Dena dela, lau euskarri gaude taldean, partida asko jokatu behar ditugu eta entrenatzaileak txandakatzeak egitea erabaki dunez, onartu beharra dugu", esan du horren inguruan Uharteko erdilariak.

Denboraldiko helburu nagusia oraindik ez dagoela ziurtatuta ere gogoratu du Puñalek: "Inor ez da 30 punturekin salbatuko, eta mailari eustea ziurtatzeko behar ditugun puntuak igandetan gogor borrokatzu lortu beharko ditugu", ziurtatu du gorritxoen kapitainak