Itxi

Osasuna

3-0

Osasunak jipoia jaso du Ponferradinaren aurka

Erredakzioa

Talde gorritxoak 3-0 galdu du Toralinen eta igoera zuzena bermatzen duten postuetatik at geratu da. Hala ere, playoff postuetan jarraitzen du.

  • Ponferradina-Osasuna. Argazkia: EiTB

    Ponferradinak 3-0 irabazi dio Osasunari. Argazkia: EiTB

Osasunak 3-0 galdu du Ponferradinaren aurka Toralinen eta playoff postuetan jarraitzen duen arren, igoera zuzena bermatzen duten lehen bi postuetatik kanpo geratu da.

Partida hasi bezain laster, bosgarren minutuan, Ponferradinak 1-0ekoa sartu du Acoranen bitartez eta partida maldan gora jarri zaio talde gorritxoari. Gola jaso ostean Osasunak berdinketa lortzeko abaguneren bat izan du, baina ez dute aurkariaren ate aurrean asmatu, eta 29. minutuan Alvaro Antonek 2-0ekoa sartu du.

Bigarren zatiaren hasieran Osasunak Ponferradinak baino hobeto jokatu du, eta aldeak murrizteko aukerak ere izan ditu. 65. minutuan, ordea, Yurik 3-0ekoa sartu du, eta partida guztiz erabakita utzi du. Osasunari min handia egin dio hirugarren gol horrek, ondoen jokatzen ari zenean iritsi baita, eta jada emaitza iraultzeko beranduegi izan da.

Fitxa teknikoa:

3 - SD Ponferradina: Santamaria; Adan (Pavon, 48. min), Alan, Miquel, Casado; Jonathan, Melero (Basha, 60. min); Acoran, Berrocal, Alvaro eta Yuri.

0 - CA Osasuna: Nauzet; Oier, David García, Loties, Javi Fliaño; Pucko, Alex (Kodro, 61. min); Merino, Roberto Torres, Aitor Buñuel (Olavide, 46. min) eta Nino.

Golak: 1-0, Acoran: 5. min; 2-0, Alvaro Anton: 29. min; 3-0, Yuri: 65. min.

Epailea: Gonzalez Fuertes.

nzalez Fuertes.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Osasuna