Itxi

Osasuna

Osasuna auzia

Maquirriainek 12 aldiz handitu zuen bere ondarea, 14 urtetan

Agentziak | Erredakzioa

Fermin Otamendi Osasuna auziko epaileak sekretupeko sumarioa altxatu du ostiralean.

  • Diego Maquirriain. Argazkia: EiTB.

    Diego Maquirriain. Argazkia: EiTB.

Osasuna auziko epaileak Diego Maquirriain Osasunako Fundazioko zuzendari ohiaren ondarea aztertzeko agindua eman zion Ogasunari, "justifikatu gabeko hazkundea" antzeman ostean.

Fermin Otamendi epaileak sekretupeko sumarioa altxatu du ostiralean, eta hor irailaren 16an Maquirriainen ondarearekin lotutako ikerketa-agindua agertzen da.

"Ogasunak bildutako datuen arabera, dio epaileak bere autoan, Diego Maquirriain Rodriguezen ondareak hazkunde oso nabarmena izan du azken urteetan, (…) Fundazioan zuzendari lanetan emandako urteetan".

Sumarioan bankuek emandako informazioa agertzen da. Horren arabera, 2001. urtean, Maquirriainek 96.447,67 euro zituen, urtean 20.127,90 euroko diru-sarrerak zituela. 2014an, berriz, 1.168.894,52 euro zituen, bere diru-sarrerak 44.786,63 eurokoak zirenean.

Bere emazteari dagokionez, 2001. urtean zero euro zituen, eta 2014an, aldiz, 128.286,28 euro. Urte hartako soldaten bidez, 13.088,52 euro kobratu zituen.