Osasuna
1-0
Osasunak Albaceteri irabazi eta lidergoa sendotu du
Erredakzioa
Talde gorritxoak 1-0 irabazi du Sadarren. Ninok sartu du partidako gol bakarra eta Nauzet atezainak penalti bat gelditu du.
-
Osasunako jokalariak Ninok Albaceteri sartutako gola ospatzen. Argazkia: EiTB
Osasunak Adelante Ligako lidergoa mantendu du, Sadarren Albaceteri 1-0 irabazi ostean. Talde gorritxoak landutako garaipena lortu du Ninoren golari esker eta Nauzetek penalti bat gelditu izanaren ondorioz.
Albacetek hobeto ekin dio partidari eta lehen minutuan gola sartzeko abagune argia izan du, baina Samuren jaurtiketari erantzun bikaina emn dio Nauzet Osasunako atezainak. Hasiera txarraren ostean, pixkanaka talde gorritxoak partida parekatzea lortu du. Osasuna hobeto jokatzen hasi da, eta minutuak aurrera joan ahala Albacete atzealdean sartzea lortu du. Martin Monrealek zuzentzen duen taldea arriskua sortzen hasi da Albacetek defendatzen duen ate inguruan eta 25. minutuan, etxeko taldeak gola sartu du. Javier Flañok jokaldi bikaina egin, pasea atzera eman eta Ninok sare barrura bidali du errematea (1-0).
Bigarren zatian, Albacete berdinketaren bila atera da, eta norgehiagoka berdintzeko aukera ezin hobea izan du 59. minutuan. Epaileak Albaceteren aldeko penaltia adierazi du. Ruben Cruzek egin du jaurtiketa eta Nauzet atezainak baloia geratzea lortu du.
Penaltia huts egin ondoren amaitu dira Albaceteren esperantza guztiak. Azken minutuetan Osasuna sendo mantendu da, eta partida guztiz erabakita uzteko abaguneak izan ditu. Dena den, gorritxoek ez dute gol gehiago behar izan hiru puntuak eskuratzeko.
Fitxa teknikoa:
1 - Osasuna: Nauzet; Oier, Miguel Flaño, Tano, Unai García, Javier Flaño; Merino; Roberto Torres, Olavide (Otegui, 63. min); Alex Berenguer (Pucko, 61. min) eta Nino (Javi Martinez, 85. min).
0 - Albacete: Juan Carlos; Antoñito, Gonzalo, Agus (Diego Benito, 82. min), Paredes; Nuñez, Edu Ramos (Cesar, 73. min); Samu, Portu, Carmona (Santi Jara, 51. min); eta Ruben Cruz.
Gola: 1-0, m.25: Nino.
Epailea: Medie Jimenez.
Medie Jimenez.