Osasuna
Arauz kanpoko hamaikakoa
Gertatutakoa klubaren funtzionamendu okerrari egotzi dio Sabalzak
Agentziak | Erredakzioa
Klubak "errekurtsoa aurkezteko aukerak" aztertzen ari dela eta zigorrekin lotutako faxak jasotzeko arduradun bat eta bakarra jarriko dutela iragarri du.
-
Luis Sabalza. Argazkia: Efe.
Luis Sabalza Osasunako presidenteak prentsaurrekoan azaldu duenez, Mirandesen aurka jarritako arauz kontrako hamaikakoa Osasunaren "barne-funtzionamenduaren ondorioa" izan zen, eta ez dago gertatutakoaren "errudunik".
"Gertatutakoaren berri asteazken gauean izan genuen, Mirandesek aditzera eman zigunean. Gaztela Leongo Federazioak klubei ohar bat bidali zien zigortutako jokalariak zeintzuk ziren gogorarazteko. Nafarroako Federazioak ez zuen fax hori bidali, baina bere webgunean atera zuen. Hala ere, horrek ez digu gertatutakoarekin dugun erantzukizuna kentzen, eta errekurtsoa aurkezteko dauden aukerak aztertzen ari gara", azaldu du.
Akats berbera gertatzea saihesteko, Zuzendaritzak pertsona bat eta bakarra jarriko du zigorrekin jasotako faxez arduratzeko.