Osasuna
Errege Kopa
Sabalza: 'Hainbat ezbeharren ondorioa izan da, denok gara errudunak'
Efe
Presidenteak "barkamena" eskatu die zaleei, Unai Garcia hamaikakoan sartzean egindako hutsagatik.
-
Luis Sabalza, Osasunak presidentea. Efe.
Luis Sabalza Osasunako presidenteak azaldu duenez, asteazkenean Mirandesen aurka jokatutako Kopa kanporaketan arauz kontrako hamaikakoa jartzea "hainbat ezbeharren ondorioa" izan zen. Erantzukizunaz galdetu diotenean, "guztiok gara errudunak", esan du.
Mirandesek partida inpugnatuko duela aurreratu du, gorritxoek Unai Garcia hamaikakoan jarri zutelako. Unai Garciari bi txartel hori atera zizkioten iaz Alavesen aurka jokatutako Kopako azken partidan, eta, ondorioz, neurketa bateko zigorra bete behar zuen Mirandesen aurka.
Sabalzak Efe albiste-agentziari esan duenez, "errua ezin zaio inori bota", eta zaleei "barkamena" eskatu die.
Federazioak klubei fax bat bidali zien abuztuan zigortutako jokalarien izenekin, baina nafarren presidenteak azaldu duenez, ezin du ziurtatu fax hori "iritsi zen edo ez".
si zen edo ez".