Osasuna
Iruñean
Gerenteak dio ez duela erantzukizunik Osasuna Auziko gertaeretan
Agentziak | Erredakzioa
Angel Ardanazek epailearen aurrean deklaratu du, Iruñean, astearte honetan, lekuko gisa; gauza bera egin du Miguel Martinez Falero klubeko segurtasun-buruak.
Angel Ardanaz Osasunako gerenteak astearte honetan deklaratu du lekuko gisa epailearen aurrean, "Osasuna Auzia"ren barnean (ustezko bidegabeko jabetzea eta taldeen arteko partidak ustez salerosi izana ikertzen ari dira). Ardanazek dio ez duelako inolako erantzukizunik gertaera horietan; hain zuzen, bere izendapena egin aurretik jazo ziren, alegia, 2014ko maiatza baino lehen.
Fermin Otamendi epailearen aurrean deklaratu ostean, gerenteak kazetariei esan die "lasai" zegoela, eta nabarmendu du ez duelako "inolako erantzukizunik"; izan ere, ikertzen ari direna aurretik jazoa zela, klubeko gerente beste pertsona bat zegoela.
Ardanazek azaldu du epaileak galdetu diola Flefield funtsaren gainean (Madeira uhartean dago kokatuta), eta, oro har, karguan egindako lehen hiru hilabeteei buruz.
"Osasuna Auzia"ren balizko dilatazioaren gainean galdetu diotenean, gerenteak esan du ez duela esperientziarik, prozesu judizialetan; izan ere, "lekuko gisa sartzen naizen lehen aldia da", adierazi du.
Klubeko egoeraren gainean, zehaztu du "hobera" egin duela, eta arlo ekonomikoan "oinarri zuzenak" ezartzen ari direla.
Miguel Martinez Falero Osasunako segurtasun-buruak ere deklaratu du, lekuko gisa horrek ere. Martinezek azaldu dio epaileari iazko abuztuan izandako bilera baten edukia; hain zuzen ere, Osasunaren egoitzan eztabaidatu zuten "ea klubaren zorra ordaindu edo hartzekodunen lehiaketa eskatu ahal zuten, Nafarroako Gobernuarekin hitzarmena adosten ez bazuten".
"Bileran abokatu gisa egon nintzen; gerta zitekeenaren gaineko nire iritzia ematea eskatu zidaten", nabarmendu du.
Luis Sabalza: "Gertatu dena argitu, eta berriro gerta ez dadila"
Bestalde, Luis Sabalza Osasunako presidenteak (epaitegian ere zegoen, abokatu bezala, beste eginbide batzuengatik) esan du prozesua ez dela amaitu, eta nabarmendu du ez zaiola iruditzen denbora luzeegirik igaro denik edo dilatatu denik.
"Deklarazio asko ari zaizkie hartzen hainbat laguni, eta epaileak, horien bidez, gehiago hartu behar ditu, batzuenak eta besteenak alderatzeko", esan du.
Sabalzak dio berak nahi duena dela gertaturikoa "argitzea", ahalik eta lasterren, eta azpimarratu du beharrezkoa dela oinarriak jartzea "berriro gerta ez dadin".
erta ez dadin".