Osasuna
Lanak egin beharko dituzte
Zale gutxiago Sadarren, segurtasun araudia betetzeko
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Harmaila guztiak moldatu beharko dituzte, goiko tribuna nagusia izan ezik.
-
Sadarren artxiboko irudia
Sadarren lanak egin beharko dituzte ebakuzio guneak handitzeko. Nafarroako Gobernuak ezarritako segurtasun araudia betetzeko, Osasunaren futbol-zelaiak jende gutxiago hartuko du etorkizunean.
Pasillo guneetan dauden zaleak beste toki batzuetan jarriko dituzte. Guztira, 900 bazkide ingururi eragingo diete lanek. Orohar harmaila guztiak moldatuko dituzte, goiko tribuna nagusia izan ezik.