Osasuna
Valladoliden aurka
Berdinketa eta jokaldi polemikoa (1-1)
Erredakzioa
Ninok legezko gola egin du luzapenean, baina epaileak ez du baloia barruan ikusi eta ez da markagailura igo.
-
Nino, artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Osasunak puntu bat eskuratu du Valladoliden aurka jokatutako 38. jardunaldiko partidan (1-1).
Etxeko taldearena izan da baloiaren-jabetza lehen zatian, baina Osasunak arriskua sortu du kontraerasoan. Atsedenaldira hasierako markagailuarekin heldu dira.
Bigarren zatiak lehenengoaren erritmoari eutsi dio, baina amaierarako hogei bat minutu geratzen zirenean, zoritxarreko jokaldi batean, bere atean egin du gola Miguel Flañok (1-0).
Flañok berak sartu du gorritxoen gola 76.ean (1-1). Roberto Torresek falta bat jaurti du eta atzelari nafarrak buruz zulatu du sarea. Luzapenean jokaldi polemikoa egon da Valladoliden atean. Ninok legezko gola egin du baina epaileak ez du baloia barruan ikusi eta ez da markagailura igo.
Berdinketa honekin 40 puntu ditu dagoeneko Martin Monrealen taldeak eta mailari eusteko lanean jarraitu beharko du.