Itxi

Osasuna

Garaipena Sadarren

Mirandesi irabazi eta jaitsiera postuetatik atera da Osasuna (2-0)

Agentziak | Erredakzioa

Partidako bigarren minutuan, Ninok aurretik jarri ditu gorritxoak. Bigarren gola, aldiz, Herviasek egin du, debuta egin eta 16 minutura. Realak utzita ari da Hervias Osasunan.

  • Ninok egin du gorritxoen lehen gola. Argazkia: EiTB.

    Ninok egin du gorritxoen lehen gola. Argazkia: EiTB.

Osasunak garaipen garrantzitsua erdietsi du Bigarren Mailari eusteko bidean, Mirandesi 2 eta 0 irabazita. Ninok eta Hervias debutariak egin dituzte golak, Enrique Martin Monreal entrenatzaile dutela jokatutako lehen norgehiagokan. Martin Monrealek ospitaletik jarraitu du partida, ostiralean bihotzeko arazoak zituela ospitaleratu zutelako.

Talde nafarrari igarri egin zaio entrenatzaile berriaren eragina: sistema aldatu dute eta Monrealek gustuko duten intentsitatea agertu dute.

Garaipenari esker, iruindarrak jaitsiera postuetatik atera dira, Liga amaitzeko bost jardunaldi falta direnean. Gorritxoak aurretik jarri dira partidako bigarren minutuan Ninok egindako golaren ondorioz. Bigarren gola, aldiz, Herviasek egin du, debuta egin eta 16 minutura. Hervias Realak utzita ari da Osasunan.

Fitxa teknikoa:

2 - Osasuna: Riesgo; Javier Flaño, Miguel Flaño, David García, Vujadinovic, Oier; Raoul Loé, Nekounam (Merino, 82. min); Sisi (Cedrick, 84. min); Nino eta Ansarifard (Hervias, 65. min).

0 - Mirandes: Razak; Aitor, Caneda, Álex Ortiz, Javi Cantero (Kijera, 87. min); Rúper; Igor Martínez, Emilio Sánchez (Juanjo, 46. min), Pedro Martín, Álex García; eta Urko Vera.

Golak: 1-0, 2. min: Nino. 2-0, 81. min: Hervias.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Osasuna