Itxi

Osasuna

Osasuna auzia

Purroy eta Bandres zuzendaritzako kide ohiak, inputatuta

Erredakzioa

Manolo Ganuzari (lekuko) ere deklarazioa hartu dio Fermin Otamendi Iruñeko 2. zenbakiko instrukzio epaitegiko epaileak.

03:20

Jose Manuel Purroy eta Sancho Bandres Osasunako zuzendaritzako kide ohiak inputatu gisa atera dira gaur Iruñeko Justizia Jauregitik, eta Purroyk epaitegira joan beharko du hamabost egunean behin. Manolo Ganuzari (lekuko) ere deklarazioa hartu dio epaileak.

Fermin Otamendi Iruñeko 2. zenbakiko instrukzio epaitegiko epailea Osasunaren diru kutxatik iaz atera zituzten 2,4 milioi euroak zertarako erabili zituzten eta balizko futbol partiden salerosketa ikertzen ari da.

Guzti horren ondorioz, Miguel Archanco presidente ohia eta Txuma Peralta zuzendaritzako kide ohia kartzelan dira larunbataz geroztik.

Inputatuak

Miguel Archanco eta Patxi Izco presidente ohiak; Juan Pascual presidenteorde ohia; Angel Vizcay gerente ohia; Jose Gomez zuzendari orokor ohia; Sancho Bandres diruzain ohia; Txuma Peralta eta Jose Manuel Purroy zuzendaritzako kide ohiak; Tomas Lopez finantza zuzendaria eta Diego Maquirriain Osasuna Fundazioko zuzendaria.