Osasuna
Poliziak ikertuko du
Ikertu beharreko diru-kopurua 3,7 milioi eurora igo du epaileak
Erredakzioa
Ordainketak nori eta zergaitik egin zitzaizkion argitu nahi du. Horretarako, Futbol Liga Profesionalaren ikuskaritza egin dutenak deitu ditu, martxoaren 2rako.
Osasunaren afera aztertzen ari den epaileak 3.761.661 euro zertarako erabili zituzten ikertzeko eskatu dio Poliziari. Diru kopuru hori ikuskaritzak antzemandako 2,4 milioiak baino nabarmen handiagoa da, esku dirutan ateratako 1,3 milioi gehitu zaizkiolako.
Epaileak Poliziaren esku utzi du ikerketa, zenbait delitu egin direla susmatzen baitu, diruaz bidegabe jabetzea eta dokumentuak faltsutzea, besteak beste.
Epaileak ordainketak zeren truke egin ziren jakin nahi du. Horretarako, Futbol Liga Profesionalaren ikuskaritza egin dutenak deitu ditu, martxoaren 2rako.
rtxoaren 2rako.