Osasuna
Erabakia
Jan Urbani lau partidako zigorra jarri diote
Erredakzioa
Epaileak txartel gorria erakutsi zion poloniarrari Bartzelona B taldearen aurka, Mini Estadin. Klubak erabaki horren aurkako helegitea aurkeztuko duela jakinarazi du.
-
Jan Urbanen artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak lau partidako zigorra ezarri dio Jan Urban Osasunako entrenatzaileari. Epaileak txartel gorria erakutsi zion poloniarrari Bartzelona B-ren aurka Mini Estadin jokatu zuten partidan.
Bi partidako zigorra jarri diote area teknikotik "oihuka eta espantu eginez area ateratzeagatik", eta beste bi partidako zigorra, "ur botila bat lurrera botatzeagatik".
Osasunak erabaki horren aurkako helegitea aurkeztuko duela jakinarazi du.
jakinarazi du.