Osasuna
Adelante Liga
Osasunak aurrera jarraitzen du, oraingoan Bartzelona menderatuta (0-1)
Erredakzioa
Jan Urbanen taldeak sei jardunaldi daramatza, jarraian, porrotik jaso gabe. Ninok egin du partidako gol bakarra.
-
Osasunak sei partida daramatza galdu barik. EiTB.
Lehen zatiaren erdi aldera Ninok egindako golak garaipena eman dio Osasunari. Gorritxoak Bartzelona B-ri gailendu zaizkio, 0 eta 1. Kataluniarrak ez dira gola egiteko gai izan, Osasunak azken 20 minutuak 10 jokalarirekin jokatu duen arren, epaileak De Las Cuevas kaleratu baitu.
Lehen 20 minutuetan, bi atezainek ez dute baloirik ukitu ere egin. Baloia ukitzen lehena Santamaria izan da, Dongouren baloia urrunduta, eta, handik gutxira, Ortolá, Ninoren jaurtiketa harrapatuta.
Hain zuzen ere, Ninok egin du gola, Roberto Torresen falta jaurtiketa bat aprobetxatuz. Golak bultzada eman die iruindarrei, eta urduritasun handia sortu du kataluniarren defentsan. Bartzelona B da, Albaceterekin batera, Bigarren Mailan gol gehien jaso duen taldea.
Gorritxoek atzera egin dute emaitza defendatzeko, eta etxekoak gora egiten saiatu dira, baina ideiarik gabe. Azkenenean, Jan Urbanen taldeak eraman du garaipena, merezita.
Fitxa teknikoa:
0 - Bartzelona B: Ortolá; Patric, Roberto Costa, Edgar Ié, Grimaldo; Gumbau, Munir, Cámara (Samper, 46. min); Dongou (Bicho, 80. min), Sandro eta Joan Roman (Adama, 46. min).
1 - Osasuna: Santamaría; Javier Flaño, Miguel Flaño, Vujadinovic, Sisinio; Olavide (Onwu, 82. min), Merino, De las Cuevas, Roberto Torres; Nino eta Kenan Kodro (Álex Berenguer, 81. min).
Golak: 0-1: Nino, 27. min.
, 27. min.