Itxi

Osasuna

2-1

Garaipen lasaigarria lortu dute gorritxoek Valladoliden aurka

ERREDAKZIOA

Valladoliden aurkako norgehiagokan nagusi izan da Osasuna. Gainera, jokalari bat gutxiagorekin irabazi du, Flaño kanporatu baitu epaileak bigarren zatian.

0:55

Osasunak eta Jan Urban bere entrenatzaileak, biziki eskertu dute Valladoliden aurkako garaipena. Izan ere, arnas pixka bat hartzeko beta bikaina eskaini die; beharrezkoa.

2-1 irabazi dute gorritxoek nahiko korapilatsua izan den neurketa, batez ere, lehen zatian. Bertan epailea izan da protagonista nagusia, hainbat erabaki polemiko hartu baititu. Eta, bigarren zatian bat gutxiagorekin jokatu dute gorritxoek, epaileak Flaño kanporatu ondoren. Baina zailtasunen aurrean indartsu agertu dira jokalariak.

Bost jardunaldi zeramatzaten Urbanen mutilek irabazi gabe, eta aurkarien atean golik sartu gabe. Beraz, bolada txar honi amaiera ematen hasiak dira, ez dago zalantzarik,  igande honetakoa, garaipen garrantzitsua dela. Batez ere, Urban entrenatzailearentzat, izan ere, kolokan legoke bere kargua.

Partidaren hasiera nahiko korapilatsua izan dela azpimarratzea ezinbesteko zaigu. Etxekoek penaltia eskatu baitute Ninorentzat, eta bestalde, Valladolidi Bergdichen gol bat ezeztatu dio epaileak.

Soilik bi minutu beranduago, Osasunak gola egin du, Nekounamen eskutik. Alegia, gaizki jaurtitako korner baten eta Loéren jaurtiketa makal baten ondoren, Nekounamek gola jaso du penalti inguruan eta jaurtiketa doitu batekin poste alderantz, bi eta batekoa egin du.

Baina poztasunak gutxi iraun du gorritxoentzat, laster etorriko baitzen berdinketa, ezker hegaletik. Osasunaren defensa nahiko makal agertu den unea aprobetxatzen jakin du Oscarrek eta aldaratutako baloia jaso eta Santamaria gainditu du.

Bigarren zatian, aurreratu bezala, Flaño zelaitik kanporatzea erabaki du epaileak; hain zuzen ere, zazpigarren minutuan. Eta beraz, 41 minutu eman dituzte gorritxoek jokalari bat gutxiagorekin.

FITXA TEKNIKOA

Osasuna: Santamaria; Javier Flaño, Miguel Flaño, David Garcia, Sisinio; Nekounam; Cedrick (Kenan Kodro, min 68), Raoul Loe, Mikel Merino (Cadamuro, min 54), Roberto Torres; eta Nino (Ansarifard, min 89).

Valladolid: Javi Varas; Chica, Samuel (Oscar Díaz, min 61), Marc Valiente, Peña; Bergdich (Jorge Fernandez, min 78), Alvaro Rubio (Omar, min 83), Leao, Mojica; Oscar eta Jeffren.

Golak: 1-0, min 4: Nekounam. 1-1, min 16: Óscar. 2-1, min 35: Marc Valientek bere atean.

tek bere atean.