Osasuna
Hautaketa prozesua
Zabaletak dimisioa eman du, presidentetzarako hautagai izateko
Erredakzioa
Hautagaitza bakarra egonez gero, hautagaia presidente izendatuko dute, zuzen-zuzenean. Aldiz, hautagai gehiago aurkeztuz gero, hauteskundeak abenduaren 14an izango lirateke.
-
Javier Zabaleta. Argazkia: Efe, artxibo.
Javier Zabaletak diomisioa eman du ostiralean, Osasunako batzorde kudeatzaileko kide izateari uzteko. Osasuna zuzendaritzarik gabe dago ekainetik, Miguel Archancok kargua utzi zuenetik, hain zuzen.
Zabaletaren dimisioa ezinbesteko baldintza da presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko. Nafarrak hirugarrenez saiatuko dira presidente bat hautatzen.
Lehen bi deialdietan ez zen hautagairik egon, Futboleko Liga Profesionalak 1,9 milioi euroko abala eskatzen duelako.
Zabaletarekin batera, Pedro Zudairek ere dimisioa eman du. Zabaletak uko egin zion udan hautagai izateari, abala aurkezteko modurik ez zuelako. Orain, aldiz, beharrezko dirua biltzeko asmoa du.
Hautagaitza bakarra badago, hautagaia presidente izendatuko dute, zuzen-zuzenean. Aldiz, hautagai gehiago aurkeztuz gero, hauteskundeak abenduaren 14an izango lirateke.