Osasuna
Teneriferen kontra
Kodrok eman dio garaipena Osasunari, luzapenean (3-2)
Erredakzioa
Nafarrek birritan eman diote markagailuari buelta, eta garrantzi handiko hiru puntu eskuratu dituzte.
Osasunak garrantzi handiko garaipena eskuratu du Sadarren, Teneriferen aurkako partidan (3-2). Nafarrek birritan eman diote markagailuari buelta, eta Kodrok, 93. minutuan, sartutako golari esker nagusitu dira.
Aitor Sanzek estreinatu du markagailua 36. minutuan, baina Nekounamek neurketa berdindu du, hamaika metroetatik (1-1, 47. minutuan).
Vitolok sartu du bisitarien bigarren gola 74. ean, penaltiz baita ere, baina Konan Kodrok garaipenaren gola egin du luzapenean, atezainaren akatsa baliatuta.
Fitxa teknikoa:
3 - Osasuna: Santamaria; Echaide, David García, Miguel Flaño, Cadamuro; Sisinio (Roberto Torres, 87'), Nekounam, Raoul Loe, Cedrick (Kenan Kodro, 74'); Nino eta Ansarifard (Onwu, 95').
2 - Tenerife: Roberto Gutierrez; Javi Moyano, Hugo Alvarez, Carlos Ruiz, Albizua (Raul Camara, 30'); Ricardo, Aitor Sanz, Vitolo, Cristo Martin; Suso Santana (Maxi, 79') eta Diego Ifran (Guarrotxena, 57').
Golak:
0-1, 36': Aitor Sanz.
1-1, 47'+: penaltiz.
1-2, 74': penaltiz.
2-2, 77': Nino.
3-2, 93': Kenan Kodro.