Itxi

Osasuna

Alcorconen aurka

Osasuna, burua altxatu ezinik (2-0)

Erredakzioa

Jan Urbanen taldeak bederatzi jokalarirekin jokatu du partidako azken ordu erdia. Osasunak eskainitako irudia eskasa izan da.

  • Echaide eta Santamaria. Argazkia: EITB

    Echaide eta Santamaria. Argazkia: EITB

Osasunak denboraldiko bere laugarren porrota jaso du Alcorconen aurka, Santo Domingon, galduta (2-0). Epailearen erabakiak taldearen kalterako izan dira, baina hala ere jokoa oso eskasa izan da.

Madrilgo taldea nafarra baino gehiago izan da lehen zatian. David Rodriguezek partida hasi eta berehala estreinatu du markagailua, 2. minutuan. Aurrelariak buruz errematatu du Guichonek eskuinetik egindako erdiraketa.

Gol goiztiar horrek lur jota utzi du Jan Urbanen taldea, eta Osasuna ez da suspertzeko gai izan. 23. minutuan 2-0ekoa egin du David Rodriguezek berak. Etxeko jokalariak defentsaren geldotasuna baliatu du eta, boleaz, sarea zulatu du.

47. minutuan txartel gorria erakutsi dio epaileak Javier Flañori Oscar Plano bultzatzeagatik, eta 58.ean bigarren horia ikusi du De las Cuevasek. Osasuna bederatzi gizonekin geratu da, amaierarako 30 minuturen faltan. Ondorioz, are okerrago jarri zaio norgehiagoka Osasunari.

Gorritxoak gola egiten saiatu dira, baina ez dituzte arriskuko jokaldirik sortu. Norgehiagoka erabakita zegoen dagoeneko. Jarraian hirugarren porrota jaso du Sadarreko taldeak, eta hurrengo jardunaldian Tenerife hartuko du etxean.

Fitxa teknikoa:

2 - Alcorcon: Javi Jimenez; Iribas, Hector Verdes, Fran Cruz, Angel Sanchez; Oscar Plano (Alvaro Rey, 57'), Fausto (David Gonzalez, 62'), Antonio Martinez (Ruben Sanz, 85'), Guichon; Mayor eta David Rodriguez.

0 - Osasuna: Santamaria; Unai Garcia, Echaide, Miguel Flaño, Javier Flaño; De las Cuevas, Merino (Maikel Mesa, 73'); Roberto Torres, Manu Onwu, Sisi; eta Nino (Jose Garcia, 84').

Goles:

1-0: 1' David Rodriguez;

2-0: 22' David Rodriguez.