Itxi

Osasuna

0-2

Racing nagusitu da Sadarreko norgehiagokan

Erredakzioa

Cadamurok banakoarena egiteko aukera paregabea izan du 76. minutuan, eta jarraian lortu dute kantabriarrek 0-2koa.

  • Raoul Loe. Argazkia: EITB

    Raoul Loe. Argazkia: EITB

Osasunak denboraldiko hirugarren porrota jaso du, Sadarren jokatutako partidan Racingen aurka galduta (0-2). Juan Pedro Ramirez "Juanpe" atzelari kanariarrak sartu ditu kantabriarren golak.

Osasunaren hutsegiteak baliatu ditu Racingek hiru puntuak eskuratzeko. 36. minutuan, geldikako jokaldi batean, markagailua estreinatu du Juanpek, eta 77.ean, Riesgoren akatsari esker, bigarrena egin du.

Baloiaren jabetza Jan Urbanen taldearena izan da, baina nafarrak ez dira aurkariaren atea zulatzeko gai izan eta ezin izan dute punturik lortu.

Fitxa teknikoa:

0 - Osasuna: Riesgo; Javier Flaño, Echaide, Miguel Flaño, Cadamuro; Raoul Loe, Merino (Onwu, 73'); Roberto Torres (Ansarifard, 62'), De las Cuevas, Cedrick (Sisinio, 78'); eta Nino.

2 - Racing: Mario Fernandez; Francis, Orfila, Juanpe, Saul; Javi Soria, Fede (Borja Granero, 86'); Concha (Ivan Moreno, 82'), Miguelez (Mariano, 81'), Iñaki; eta Kone.

Golak:

0-1, 36': Juanpe.

0-2, 77': Juanpe.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea