Itxi

Osasuna

Adelante Liga

Porrot polemikoa hartu du Osasunak, beste partida zoro batean

Erredakzioa

Nafarren kontrako penalti faltsua adierazi du epaileak bigarren zatian, eta, horri esker, Lugok partida berdindu eta handik gutxira garaipenaren gola egin du.

Osasunak partida zoroa jokatu du bigarren jardunaldiz jarraian, baina oraingoan, aurreko jardunaldian ez bezala, nafarrek hiru puntuak galdu dituzte.

Epaileak, gainera, penaltia adierazi du faltarik egon ez den jokaldi batean, eta horrek gorritxoak ezegonkortu ditu. Lugok etekina atera dio egoerari, handik minutu gutxira garaipenaren gola sartzeko (4-3).

Nafarrek Mallorcari 6 eta 4 gailendu ostean iritsi dira Lugora, eta hiru gol egin dizkiete galiziarrei, baina defentsan egindako hutsak garesti ordaindu dituzte.

Partidako jokaldi polemikoa bigarren zatian izan da, Albert Dalmau area barruan erori denean. Epaileak, hasiera batean, ez du penaltia adierazi, baina gero bai, ustez laguntzaileak esanda. Ondorioz, Manuk hirunakoa egin du, eta handik gutxira, etxekoek garaipenaren gola sartu dute, bukaerarako bi minutura.

Ficha técnica:

4-Lugo: José Juan; Dalmau (De Coz, 86. min), Pavón, Borja Gómez, Manu; Álvaro Peña (Luis Fernández, 73. min), Seoane; David Ferreiro (Iriome, 61. min), David López, Iago Díaz; eta Lolo Plá.

3-Osasuna: Riesgo; Javier Flaño, Loties (David García, 84. min), Miguel Flaño, Cadamuro; Raoul Loé, Nekounam; De Las Cuevas (Maikel, 71. min), Torres, Cedrick (Kodro, 71. min); eta Nino.

Golak: 0-1, 2. min: Nino. 1-1, 4. min: Iago Díaz. 2-1, 39. min: Pavón. 2-2, 42. min: Loé. 2-3, 68. min: Nino. 3-3, 82. min: Manu, penaltiz. 4-3, 88. min: Borja Gómez.