Osasuna
Sadarren
Osasunak gol zaparrada lortu du Mallorcaren aurka (6-4)
Erredakzioa
Mallorcak birritan hartu du aurrea markagailuan (0-1 lehen zatian, eta 1-3 bigarrena hasi eta berehala), baina Osasunak lan bikaina egin du eta neurketari buelta eman dio.
Osasunak garaipen handia lortu du Sadarren, Mallorcaren aurka (6-4). Gorritxoek markagailuari buelta eman diote eta Cedrick Mabwati izan da jokalari erabakigarriena. Jan Urbanen taldeak denboraldiko bere bigarren garaipena eskuratu du.
Mallorcak birritan hartu du aurrea markagailuan (0-1 lehen zatian, eta 1-3 bigarrena hasi eta berehala), baina Osasunak lan bikaina egin du eta gol-zaparrada lortu du azkenean.
Fitxa teknikoa:
6 - Osasuna: Riesgo; Javier Flaño, Loties, Miguel Flaño, Cadamuro; Loe, Merino (Nekounam, 59'); Torres, De las Cuevas (Kenan Kodro, 81'), Sisinio (Cedrick, 59'); eta Nino.
4 - Mallorca: Miño; Cendros, Truyols (Coeff, 70'), Agus, Gulan; Joao; Arana, Marco Asensio, Marti (Bustos, 59'), Markovic; eta Marko Scepovic (Abdon, 78').
Golak:
0-1, 22': Marco Asensio.
1-1, 40': De las Cuevas.
1-2, 52': Marko Scepovic.
1-3, 53': Marko Scepovic.
2-3, m.58: Loe.
3-3, 60': Torres.
4-3, 75': Nino.
5-3, 79': Torres.
6-3, 85': Javier Flaño.
6-4, 88': Abdon.