Itxi

Osasuna

Lehen garaipena

Alaves nagusitu da Sadarren (1-3)

Erredakzioa

Juli, Ion Velez eta Migue jokalarien golekin, Gasteizko taldeak Osasuna gainditu du.

1:32

Alavesek denboraldiko bere lehen garaipena eskuratu du Osasunaren aurka (1-3), Sadarren jokatutako 3. jardunaldiko neurketan.

Gasteizko taldea indartsu zelairatu da, Osasuna kontraerasoan ezustean harrapatzeko asmoz. 12. minutuan, Echaidek Sangalliri egindako penaltia adierazi du epaileak, eta Julik ez du hamaika metrotik kale egin (0-1).

Jan Urbanen taldeak 20 minutu inguru behar izan ditu suspertzeko, eta jarraian gola egiteko pare bat aukera izan ditu, baina De las Cuevas eta Nekounam ez dira Manu Fernandez gainditzeko gai izan.

Bigarren zatia hasi eta berehala, Osasunaren unerik onenean egin du Alavesek bigarrena. Ion Velez izan da golegilea, kontraerason on batean, Sangalliren pasea baliatuta (0-2).

Bi minutu geroago neurketa erabakita utzi du Alberto Lopezen taldeak 0-3koarekin. Riesgok ezin izan du Alavesen erdiraketa bat ondo aldaratu, eta Miguek gola sartu du.

Osasuna markagailuan hurbildu da 66. minutuan, Trujillo Suarez epaileak etxekoen aldeko penaltia adierazi duenean. Nekounamek sartu du penaltia .

Golak konfiantza eman dio Osasunari, eta 2-3koaren bila aritu da, baina Alaveseko defentsaren lana ona izan da.

Fitxa teknikoa:

1 - Osasuna: Riesgo; Echaide (Cadamuro, 46'), David Garcia (Loties, 46'), Miguel Flaño, Javier Flaño; Nekounam, Merino (Kenan Kodro, 84'); De las Cuevas, Roberto Torres, Sisinio; eta Nino.

3 - Alaves: Manu Fernandez; Medina, Laguardia, Migue, Raul Garcia; Toribio, Manu; Sangalli (Despotovic, 64'), Juli, Toti (Juanma, 72'); eta Ion Velez (Sergio, 84').

Golak:

0-1, 13': Juli, penaltiz.

0-2, 50': Ion Velez.

0-3, 52': Migue.

1-3, 68': Nekounam, penaltiz.