Itxi

Osasuna

2-0 Barça Bren aurka

Osasunak garaipena lortu du lehen jardunaldian

Erredakzioa

Talde gorritxoak Ninok sartutako bi golekin lortu ditu denboraldiko aurreneko hiru puntuak.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Osasunak garaipena lortu du denboraldiko lehen patidan, Bartzelona B-ren aurka (2-0). Nino izan da Sadarreko neurketaren protagonista nagusia, talde gorritxoaren bi golak sartuta.

Osasuna intentsitate handiarekin zelairatu da berdegunera, eta aurreneko ordu laurdenean jaun eta jabe izan da. Urbanen taldeak aurretik izan du markagailua estreinatzeko aukera, baina gola 16. minutuan iritsi da. Oierrek areara erdiratu du, eta Ninoren burukadak sarea zulatu du (1-0).

Barça lehen zatiko azken minutuetan suspertu da, eta aurkaria behin eta berriro saiatu den arren, Osasunak ondo defendatu du.

Minutuek aurrera egin ahala aurkitu du talde katalanak bere lekua. Hala ere, Osasunak bigarren golaren bila jarraitu du, eta 55. minutuan, baliorik gabe utzi du epaileak Ninok buruz sartutako gola. Arcediano Monescillok jokoz kanpo adierazi du, baina okertu egin da.

Aurrelari gorritxoa bera izan da beste gol-aukera baten protagonista, 62.ean. Baloia gutxigatik ez da sartu. Baina Ninok ez du amore eman, eta 80.ean norgehiagoka erabakita utzi du talde nafarraren bigarren gola eginda (2-0).

Fitxa teknikoa:

2 - Osasuna: Riesgo; Oier (Echaide, 21'), Silva, Miguel Flaño, Javier Flaño; Raoul Loe, Merino (Kenan Kodro, 88'); De las Cuevas, Roberto Torres (Manu Onwu, 85'), Sisi; eta Nino.

0 - Bartzelona B: Ortola; Patric, Ie, Macky, Lucas; Halilovic, Diagne, Kaptoum (Gumbau, 76'); Bicho (Grimaldo, 46'), Dongou eta Joan Roman (Babunski, 66').

Golak:

1-0, 16': Nino.

2-0, 80': Nino.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea