Itxi

Osasuna

Hauteskundeak

Osasunak presidente berria aukeratuko du irailaren 19 eta 21 bitartean

Erredakzioa

Nafarroako taldearen presidentetzarako hauteskundeak Mallorcaren aurkako partidarekin batera izango dira, Sadarren. Hautagaitzak irailaren 4ra arte aurkeztu ahalko dira.

Osasunak klubeko presidentetzarako hauteskundeen data iragarri du, ohar ofizial batean. Irailaren 19 eta 21 bitartean izango dira, Mallorcaren aurkako partidaran arabera, Sadarren. Taldeak hauteskunde egutegia ere ezagutara eman du.

Presidente berriak irailaren 26an hartuko du kargua, bazkideek aukeratu eta astebete beranduago. Bazkide konpromisarioek ekainaren 20ko ez ohiko batzarrean erabaki zuten bezala, irailaren azken asteburuan izango dira, etxeko partidaren data berean.

Bozketak Mallorcaren aurkako neurketaren egun berean izango dira, irailaren 19an, 20an edo 21ean. Hautagaitzak iraliaren 4ra arte aurkeztu ahalko dira.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea