Itxi

Osasuna

Aske utzi du

Armenterosek zorra bakartu dio Osasunari, eta taldea utzi du

Erredakzioa

Jokalaria Mexikoko Chiapasera joango da. Andres Fernandez, Arribas, Silva eta De las Cuevas fitxatzeko eskaintzak jaso dituztela onartu du Zabaletak.

  • Armenteros / EFE.

    Armenteros / EFE.

Emiliano Armenterosek Osasuna utziko du, taldearekin zorra barkatzeko akordioa lortu ostean. Kontratuaren amaiera data 2015eko ekainaren 30a zen, baina eten egin dute bi aldeek. Jokalaria Mexikoko Chiapasera joango da.

Osasunako Kudeaketa Batzordearen presidenteak, Javier Zabaletak, Mamadou Kone lehenengo taldera helduko dela iragarri du, eta Jesus Tamayo Osasuna Promesasera. Andres Fernandez, Arribas, Silva eta De las Cuevas fitxatzeko eskaintzak jaso dituztela ere onartu du presidenteak.

7,5 milioi euroko zorra du Osasunak jokalari batzuekin: Nano, Masoud, Nekounam, Raul Garcia, Ricardo eta Jorge Galan. "Fitxatzeko gaitasun ezaren aurrean, kontratuaren amaiera iragarri zitzaien jokalariak berreskuratu nahi ditugu", gehitu du.