Itxi

Osasuna

Ingalaterrara doa

Wigan taldeak Oriol Riera fitxatu du, hiru urterako

Erredakzioa

"Oso gustura nago Wiganeeko jokalari izateagatik. Jordi Gomez lagunak gauza oso onak esan zizkidan, eta denboraldia hasteko gogoz nago", esan du jokalariak.

  • Oriol Riera. Argazkia: Efe.

    Oriol Riera. Argazkia: Efe.

Oriol Riera Osasunako aurrelariak Wigan Ingalaterrako bigarren mailako taldeak fitxatu du, hurrengo hiru denboraldietarako.

Wiganek ez du iragarri zenbat diru ordaindu duen, baina 27 urteko aurrelariak osasun azterketa gainditu du dagoeneko, eta Ingalaterran jokatuko du 2017ko ekainera arte.

Rierak argazkia atera du Uwe Rosler taldeko entrenatzaile berriarekin batera. Rosler gustura agertu da fitxaketarekin. Osasunako aurrelaria Bartzelonaren harrobian hasi zen, eta Leo Messiren gelakidea izan zen.

"Rierak Osasunaren gol gehienak sartu ditu, nahiz eta denboraldi oso zaila izan duten. Gure zaleei gustatu egingo zaie, joko zuzena egiten du, oso fisikoa, eta goitik ere trebea da. Langilea da, eta goleatzailea. Beste klub askok fitxatu nahi zuten eta oso pozik gaude gurera etorri delako", esan du Roslerrek.

Riera ere gustura agertu da fitxaketarekin. "Oso pozik nago Wiganeko jokalaria izatearekin. Jordi Gomezek hitz politak esan zizkidan talde honi buruz, eta lanean hasteko irrikaz nago".

Kataluniarra, Osasunan jokatu aurretik, Bartzelonako harrobian, Leongo Culturalean, Celtako lehen eta bigarren taldeetan, Kordoban eta Alcorconen aritu zen.