Itxi

Osasuna

Zozketarik ez

Osasunak zozketa saihestuko du, lege aldaketa bati esker

Erredakzioa

Nafarroako Gobernuak aldaketa bat onartu du gaur legean, Osasunako batzarrari behin behineko kudeaketa batzorde bat izendatzea uzteko, zozketarik egin gabe.

Osasunak ez du zozketarik egin beharko hauteskundeen bitarteko kudeaketa batzordea osatzeko. Nafarroako Gobernuak onartu du, "ezohiko premiaz", lege aldaketa bat talde gorritxoak kudeaketa batzordea edo bere presidentea izendatu ahal izateko, zozketarik egin gabe. Kudeatzaileek hauteskundeak deitu beharko dituzte gehienez hiru hilabeteren buruan.

Araua ostegunean sartuko da indarrean, Nafarroako Buletin Ofizialean argitaratzen denean, baina behin behinekoa izango da Nafarroako Parlamentuak onartu arte. Horrela, Osasunak aldaketari heldu ahal izango dio ostiraleko ezohiko batzarrean.

Gobernuaren arabera, kirolaren foru legea "ez zen nahikoa" Osasunarena bezalako kasuen botere hutsuneei irtenbidea emateko. Allik nabarmendu du lege aldaketa honek Osasunari bere etorkizuna bermatzea ahalbidetuko dio, eta ez zoriari.