Osasuna
Gauza asko erabakitzeke
Aste erabakigarria gorritxoentzat
Erredakzioa
Artxankok dimisioa aurkeztu behar du, entrenatzailerik ez dago eta jokalarien etorkizuna kolokan.
-
Miguel Artxanko. EFE
Osasunak maila galdu zuenetik asunto asko ditu argitzeko eta gauza asko erabakitzeke daude.
Egun Osasunako presidentea den Miguel Artxankok bideragarritasun-plana aurkeztu behar du Foru Ogasunean, 40 milioi euroko zorra nola kendu argitu behar dute.
Hori eginda, dimisioa aurkeztuko behar du ostiralean bertan Artxankok.
Klubak bertan behera utzi zuen ekainaren 16ko batzarra (bertan kargua bazkideen esku uztea pentsatuta zeukan Artxankok), eta beste bat deitu du hilaren 20rako, lehendakaritzarako hauteskundeak deitzeko.