Osasuna
Jarraituko ote du?
Archancok ekainaren 16an gainditu beharko du konfiantza mozioa
Erredakzioa
Bazkideen babesa jasotzen badu, klubeko presidentetzan jarraituko du, baina, bestela, hauteskundeak deitu beharko ditu.
Ekainaren 16an, astelehenean, gainditu beharko Miguel Archanco Osasunako presidenteak bazkide konpromisarioen konfiantza mozioa. Batzar horretan Archanco eta bere zuzendaritza batzordearen jarraipena erabakiko da.
Archancok aurreko astean erabaki zuen bere kargua bazkideen esku uztea. Ekainaren 16an euren babesa jasotzen badu, klubeko presidentetzan jarraituko du, baina, bestela, hauteskundeak deitu beharko ditu.
Atzo Manolo Ganuza zuzendaritzako kideak dimisioa aurkeztu eta kritika zorrotzak egin zizkion Achancoren kudeaketari. Osasunako zuzendaritza batzodeak Ganuzaren dimisioa onartu zuen, aho batez.