Itxi

Osasuna

Lagunartekoa

Agirretxeren gol batek garaipena eman dio Realari, Osasunaren kontra

Erredakzioa

Txuriurdinak lehenengo zatian aurreratu ziren, bi taldeen denboraldia ixteko lagunarteko partidan.

0:44

Realak eta Osasunak lagunarteko partidaren esan diote agur denboraldiari, Villatuertan (Nafarroa). BBVA Ligako sailkapenean ikusitakoa azken emaitzan ere gauzatu zen, eta Agirretxeren gol batek garaipena eman zion Realari.

Ninoren abagune ona izan zuen Osasunak hasieran, baina abisua eman zuen, gutxi geroago, Agirretxek. Garaipeneko gola sartu zuen, 22. minutuan. Nafarrak gertu izan zuten berdinketa, baina Loloren baloiak langara joan zen.

Bigarren zatian, Lotiesen gol bat baliogabetu zuen epaileak, eta Acuñaren beste erremate batek langa jo zuen.

FITXA TEKNIKOA

Osasuna: Riesgo, Oier, Loties, Flaño, Satrustegi, Lolo, Olavide, Martinez, Aizpun, Roberto Torres eta Nino. Aldaketak: Andres, Acuña, Julen Hualde, Iker Berruezo, Marc Bertrán, Peña, Achi eta Riera.

Real Sociedad: Zubikarai, Zaldua, Gorka Elustondo, Iñigo, Jose Ángel, Gaztañaga, Pardo, Zurutuza, Prieto, Chory eta Agirretxe. Aldaketak: Royo, Hector, Ansotegi, Callens, Aritz Elustondo, Canales, Hervías eta Iker Hernandez.

Golak: 0-1, 22. min: Agirretxe.