Osasuna
Bigarren Mailan
Enrique Martin Monreal izango da entrenatzailea, ezustekorik ezean
Erredakzioa
Astelehen goizean Artxanko presidentearekin batzartuko da, urtebeteko kontratuaren nondik norakoak guztiz zehazteko.
-
Enrique Martin Monreal. Argazkia: EITB
Ezuste handirik izan ezean, Enrique Martin Monreal izango da Osasunaren hurrengo entrenatzailea. Astelehen goizean Archanco presidentearekin batzartuko da, urtebeteko kontratuaren nondik norakoak guztiz zehazteko. Jokalari ohiak Javi Graciaren lekua hartuko du talde nafarraren aulkian.
Akordioa ixteko "arazorik ez egotea" espero du Martin Monrealek. "Astelehenean hitz egingo dugu klubak eskaintzen duenari buruz, eta arazorik ez egotea espero dut", esan du.
Hurrengo denboraldian Osasunako aulkia betetzeko hautagai nagusia zuhur agertu da, asteleheneko bileraren zain. Orain arte, Martin Monreal Taxoareko oinarrizko futboleko zuzendaria izan da.
"Entrenatzeko prest nago. Egokitzen bazait, gustura. Aurrera", esan du Martinek, ilusionatuta. Nafarroako entrenatzaileak jaitsiera bat eta Bigarren B mailara jaisteko muturreko egoera bat igaro ditu osasunarekin: "Nire etxean nago, eta ez da beste talde batean bezala, intentsitate gehiago eskatzen du, zentzu guztietan".
Patxi Puñalek agur esateko ekitaldi ofiziala egin duen egunean hartu du indarra albisteak. Kapitainak Osasunaren esker ona jaso du Sadarren.