Itxi

Osasuna

Ogasunarekin akordioa

Bideragarritasun plana aurkeztu behar du Osasunak, 15 egunen buruan

Erredakzioa

Ekonomia sailburuak, Lourdes Goicoecheak, Osasunako arduradunekin izandako bileraren ostean eman du akordioaren berri.

  • Miguel Artxanko, Goicoechearekin bildu aurretik / EFE.

    Miguel Artxanko, Goicoechearekin bildu aurretik / EFE.

Osasunako zuzendaritza taldeak, Miguel Artxanko buruan duela, eta Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Ogasun sailburuak, Lourdes Goicoecheak zuzendua, taldeak hamabost egunen buruan bideragarritasun plan bat aurkeztea adostu dute. Adelante Ligara jaitsi ostean ireki den egoera ekonomiko berria aztertzeko bildu dira biak.

Artxankok adierazpenik ez egitea erabaki du. Goicoechea sailburuak esan duenez, oraindik ez du zorraren ordainketa bermatzeko "proposamen zehatzik" jasi. 40 milioikoa da zorra. Sailburuaren arabera, bi aste barru "behin betiko bideragarritasun plana" aurkeztuko dutela agindu du.