Osasuna
Jaitsieraren ostean
Javi Graciak Osasuna utzi du
Erredakzioa
Entrenatzaileak ez du Miguel Artxanko presidentearen jarraitzeko eskaintza onartu, eta kluba utziko duela iragarri du.
-
Javi Gracia / EFE.
Javi Graciak, Osasunako entrenatzaileak, kluba utziko duela iragarri du, taldea Adelante Ligara jaitsi ostean. Teknikoak ez du Miguel Artxanko presidentearen eskaintza onartu, eta ez du hurrengo denboraldia Osasuna entrenatuko.
Graciaren arabera, erabaki bera hartu izango luke taldea Lehen Mailan mantendu izango balitz. Osasunarentzat zein berarentzat "erabakirik onena" dela esan du entrenatzaileak.
Miguel Artxankok kontratua berriztea eskaini zion Graciari, baina ez du arrakastarik izan, eta Adelante Ligarako beste entrenatzaile bat fitxatu beharko du Osasunak. Prentsaurreko berean, presidenteak bere kargua bazkide konpromisarioen eskutean utziko duela esan du.
Jose Luis Mendilibar ordezkatzeko heldu zen Gracia Osasunara, denboraldi honetako hirugarren jardunaldian. Liga bukatuta, ez du taldea Lehen Mailan mantentzea lortu, eta 14 urteren ostean, Bigarren Mailan jokatuko du hurrengo urtean.