Itxi

Osasuna

Klubeko presidentetza

Artxankok bazkideen eskuetan utzi du bere kargua

Erredakzioa

Osasunako presidentearen arabera, ez du dimisioa aurkeztu, konfiantza mozioa baizik.

Miguel Artxankok, Osasunako presidenteak, bere kargua bazkide konpromisarioen eskuetan utzi duela iragarri du. Presidentearen arabera, ez da dimisioa, Osasunako bakideen aurrean aurkeztutako konfiantza mozioa baizik.

Bazkide konpromisarioak deituko ditu aurki ezohiko batzar baterako. Presidentearen kudeaketa babesten ez badute, Miguel Artxankok hauteskundeak deitu, eta taldea utziko du.

Osasunako presidentetzan jarraitzeko indarrak badituela adierazi du Artxankok.