Osasuna
Igandean, 12:00etan
Osasunak jaitsiera postuak uxatu nahi ditu, Sevillari irabazita
Erredakzioa
Gorritxoek hiru puntura dute jaitsiera, eta Sevilla egoera onean dago, Betis Europa Ligan kanporatu berria.
-
Javi Gracia / EFE.
Osasunak Sevilla hartuko du Sadarren, igandean 12:00etan, jaitsieratik soilik hiru puntura dagoela. Gorritxoek puntuak behar dituzte, orain dela aste batzuetako aldea desagertuta. Sevillak, aldiz, Ligako azken lau partidak irabazi ditu, eta Betis kanporatu berri du Europa Ligako final-zortzirenetan.
Osasunak Levanteren, Malagaren eta Bartzelonaren aurka galdu du, golik sartu gabe eta hamaika jasoz. Sevilla Europako postuetara begira dago: Vila-real puntu batera du, bira Reala, eta zortzira Athletic.
Osasunak etxeko bost partida irabazi ditu, sei galdu, eta Real Madrilen eta Bartzelonaren aurka berdinketa lortu zuen. Sevillako taldeak bakarra galdu du etxetik kanpo jokatutako azken zortzietatik.
Marc Bertran taldera itzuliko da, azken hiru partidak galdu ostean. Hala ere, Javi Graciak ez ditu Sisi eta De las Cuevas prest izango, lesionatuta daudelako.
Sevillan, ez dute Sebastian Cristoforok eta Jose Antonio Reyesek jokatuko. Unai Emery, gainera, kexu agertu da neurketa hau prestatzeko izan duten denbora laburragatik. Sevillako taldeak ostegunean jokatu zuen, Europa Ligan, eta bi entrenamendu baino ezin izan dute egin, igandea baino lehen. Osasunak probetxua atera nahi dio Sevillaren nekeari.
USTEZKO HAMAIKAKOAK
Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Loties, Arribas y Damia; Silva eta Raoul Loe; Cejudo, Torres eta Armenteros; eta Oriol Riera.
Sevilla: Beto; Coke, Pareja, Fazio, Alberto Moreno; M'Bia, Iborra; Diogo Figueiras, Rakitic, Marko Marin; eta Gameiro.