Itxi

Osasuna

BBVA Liga

Osasuna baino gehiago izan da Malaga Sadarren

L.E. | eitb.com

Javi Graciaren gizonek partida kaskarra jokatu dute eta ez dute asmatu izandako gol aukera argiak gauzatzen.

  • Samuel, Malagaren lehen gola ospatzen. Efe.

    Samuel, Malagaren lehen gola ospatzen. Efe.

Osasunak porrot mingarria eta gehiegizkoa jaso du Sadarren, Malagaren aurka. Gorritxoek 0 eta 2 galdu dute, eta ez dira gai izan bigarren zatiko 6. minutuan 10 jokalarirekin geratu den talde andaluziarrari irabazteko. Aukera garbiak ere alferrik galdu dituzte.

Lehen zatia Malagarena izan da, zalantzarik gabe. Andaluziarrak gogoz atera dira eta Osasuna zelaierditik atera barik izan dute lehen minutuetan. Baina lehen aukera argiena nafarrena izan da; aukera hirukoitza, eta Willy Caballero adi egon da pozoitutako hiru erremateak desbideratzeko.

Gola 14. minutuan iritsi da, eta Malagak egin du, Samuelen erremate ederraz baliatuta. Schusterren gizonek ordura arte ate barrura egindako lehen errematean lortu dute markagailuan aurrea hartzea.

Osasunak, joko eskasa egin arren, aukera garbiak izan ditu berdinketa lortzeko, batez ere Lotiesen bidez. Horietako batean, frantziarraren erremateak zutoina jo du.

Malaga, 10 jokalarirekin

Bigarren zatia lehenengoa amaitu bezala hasi da: Malagaren kontrolarekin. Epaileak bigarren txartel horia erakutsi dio Gamezi, eta Schusterren taldea 10 jokalarirekin geratu da. Baina gorritxoek ez dute jakin egoerari etekina ateratzen eta andaluziarrek bigarren gola ere sartu dute. Amrabat izan da golegilea, 66. minutuan.

Kolpe latza izan da nafarrentzat. Hiru puntu garrantzitsuk Sadarretik ihes egin dute.

Fitxa teknikoa:

0 - Osasuna: Andrés Fernández, Oier Sanjurjo (Acuña, 65. min), Loties, Arribas, Damiá. Silva, Lolo (Nino, 76. min). Cejudo, Torres, Armenteros eta Oriol Riera.

2 - Malaga: Caballero, Gámez, Angeleri, Flavio, Antunes. Darder (Tissone, 69. min), Camacho. Samuel (Sergio Sánchez, 54. min), Amrabat (Juanmi, 83. min), Duda eta Santa Cruz.

Golak: 0-1, 14. min: Samuel. 0-2, 66. min: Amrabat.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea